2014/03/25

Gure pintxo goxoen errezetak
















Ea gustukoak dituzuen!

14 iruzkin:

  1. Pintxo la ganba del norte
    OSAGAIAK:
    Ogia
    Txaka
    Ganba bat
    Urdaiazpikoa

    PRESTAKETA:
    Lehenengo ogia xigortu hondoren txaka jarri gero urdaizpikoa jarri eta azkenik txotx batekin ganba pintxatu.

    ErantzunEzabatu
  2. PATATA TORTILA PINTXOA
    Osagaiak:
    Patatak, olioa,arrautza,gatza,tipula eta ogia.
    Prestaketak:
    Lehenengo zartailan olioa jarri.Gero patatak txikitu eta tipularekin frijitzen jarri,su bajuan biguindu arte eta gatza bota.Biguinduta daudenean oliotik atera.Arrautzak irabiatu eta patatarekin nastu.Ori dena nastu eta zartailean bota eta gero ogiaren gainean jarri.

    ErantzunEzabatu
  3. HIRUKI PATATA:
    OSAGAIAK
    -Arrautzak
    -Patatak

    PRESTAKETA
    Lehenik patata moztu,gero olioa berotzen jarri .
    Arrautzak molde batean jarri ebakita eta nahastu.Ondoren patatak eta arrautzak batera nahastu eta zartagira bota eta sutan utzi guztiz egin arte.

    ON EGIN !!!!

    ErantzunEzabatu
  4. TXAKA PINTXOA
    osagaiak: txaka, ogia, maionesa
    Lehenengo ogia 15 segundutan berotu mikrondasean. Gero txaka gainean
    jarri eta azkenik maionesa bota gainetik.

    ErantzunEzabatu
  5. TRIKUA
    OSAGAIAK:
    Ganba 1
    Arrautza ½
    Maionesa
    Atuna
    Ogia
    Txotxa 1
    Azeituna1

    PRESTAKETA:

    Aurrena ogia azpian jarri, ogiaren gainean atuna eta honen gainean arrautza. Ondoren ganba eta azeituna jarri eta azkenik maionesa
    gehitu eta txotxarekin dena eutsi.

    ErantzunEzabatu
  6. PINGUINOAK
    osagaiak
    6 antxoa
    firadelfia pote bat
    3 tostada
    3 arrautz
    3 azeitun
    azenario txiki bat

    prestaketa Lehenengo ur beroa jarri kazuela batean. Ondoren 3 arrautzak sartu 20 min utzi berotzen eta egosita egongo da. Ondoren atera arrautzak eta 2 zulo egin. Gero azeitunak sartu eta gainetik antxoa jarri. Hantxoak zatitan moztu behar dira. Bukatzeko azenarioa mozten duzu sudur bezala eta listo.
    ON EGIN !!!!

    ErantzunEzabatu




  7. PINTXO KIRIBILDUA:




    OSAGAIAK:
    ( 5 pertsonentzat )

    - 5 hirugiar xerra
    - piper gorri bat
    - 5 gazta xerra
    - 5 cl tomate raiatu


    PRESTAKETA:

    Lehenik ogia txigortu. Jarraian ogiari tomate raiatua ipini. Gero piperra garbitu, bost xerratan moztu eta frijitu. Ondoren hirugiarra frijitu. Geroago piperra eta hirugiarra gaztaz bildu. Bukatzeko dena txotxa patez lotu.

    ON EGIN !!!!!!

    ErantzunEzabatu
  8. GANBILA:
    OSAGAIAK:

    ogia
    urdaiazpikoa
    ganba

    PRESTAKETAK:
    Hasteko ogia xigortu, ondoren udaiazpikoa sartu, beranduago txotx bat sartu erditik eta bukatzeko ganba sartu.

    ErantzunEzabatu
  9. GALEPERREN KABIA
    OSAGAIAK:
    -ogi xigortua
    -txerri xolomoa
    -txanpinoia
    -galeper arrautza
    -urdaiazpikoa
    PRESTAKETA:
    Lehenik ogi xigortuaren gainean xolomoa plantxan jartzen da,gero txampinoia labean eginda xolomoaren gainean urdaiazpikoa.

    ErantzunEzabatu
  10. ARRAUTZA BETEAK
    Osagaiak:
    4 Arrautz
    80g urdaiazpiko egosiak (Txaka edo atuna)
    Maionesa
    Prestaketa
    1Arrautzak egosten jarri ur berotan 10 minutuz.
    2 Arrautzei azala kendu eta erdibitu ondoren,gorringoa txikitu eta atuna,txaka urdaiazpikoa eta maionesarekin nahastu.
    3 Bete arrautzak nahasketarekin eta...ON EGIN!

    ErantzunEzabatu
  11. OLAIA
    Arrautzaren karakola

    Osagaiak:
    Arrautza1, maonesa pixka bat, atuna, ogi xerra bat, txotxa

    Prestaketa:
    Lehenengo arrautza egosi. Gero arrautza zatitu eta ogiaren gainean jarri. Ondoren atuna arrautzaren gainean jarri eta txotxarekin eutsi. Azkenik maonesa jarri karakola bat bezala txotxa ikutu gabe. On egin!

    ErantzunEzabatu
  12. IBAI
    MARRAZOA
    Osagaiak: ogia atuna eta arrautza.
    Prestaketa: Lehenengo patata zatitu eta olioarekin zartagita bota. ONdoren arrautza nahastu eta zartagira bota.Su txikian egiten denean buelta eman, ogia moztu eta azkenik atuna jarri gainean. On egin!

    ErantzunEzabatu
  13. julen.s
    Roilito Bilkaria
    Osagaiak:arrautzak,gatza,olioa,ogia,york urdail azpikoa.
    Prestaketak:Arrautza irabiatu egin behar da tortila egiteko,gatza bota eta zartari batean olioarekin egin behar da.Gero tortilarekin eta urdai azpikoarekin bilkari bat egingo dugu.Azkenean dena ogi-tarteko baten gainean txukun-txukun jarri behar da.

    ErantzunEzabatu
  14. txitak
    OSAGAIAK
    Arrautza bat,atun pixka bat eta azeituna bat.


    ERREZETAK
    Hasteko arrautza egosi eta goitikan moztu.Ondoren barrukoa kendu eta ondo garbitu , arrautz egosiaren barrukoa eta atuna nahastu eta arrautzaren barruan sartu bola moduan.Txitaren begiak egiteko bi azeituna zatiak jarri arrautzari eta bukatzeko ondo ustu tripa eta on egin


    ErantzunEzabatu