2014/01/31



MUNDUKO ABERASTASUNAREN BANAKETA HAMAIKETAKOA








8 iruzkin:

  1. ze pena or egon ez izana

    ErantzunEzabatu
  2. oso ondo pasa genuen merendolan eta espero dut beste merendola antzeko bat egitea

    ErantzunEzabatu
  3. ASIA

    Lehenik gelatik atera gara eta bertan sartzeko bakoitzak bere papertxoa hartu eta kontinente desberdinetan banatu gara.
    Taldeka jarri gara, Asia, Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika eta Afrikan.
    Bertan bakoitzak zenbat janari zuen mahaian ikusi du eta Afrikak janari gutxi zuen eta Europa eta Ipar Amerikak gehien.
    Jende gutxik ematen du janaria errealitatean baina guk eman dugu janaririk.
    Ondore, jan egin ditugu goxoki eta gailetak eta pozik sentitu gara.
    Bukaeran denok tripa beteta bukatu dugu poz pozik.

    ErantzunEzabatu
  4. EUROPA

    Hasieran denok pasilloan itxaron dugu irakasleak dena prestatu arte. Gero paper bat hartu dugu bakoitzak eta gelara sartu gara.
    Gelan, bost talde zeuden, Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika eta Afrika. Bakoitzaren izena mahai desberdinetan zegoen.
    Afrikarrek janari gutxi zuten, Hego Amerika eta Asiak gehiago eta Ipar Amerika eta Europak gehien. Guk poza sentitu dugu Europarrak ginelako.
    Denok janaria banatu dugu kontinente desberdinetan. Benetan ez da gertatzen ordea.
    Azkenik jan eta poz pozik bukatu dugu.

    ErantzunEzabatu
  5. AFRIKA

    Ikastolara iristean andereƱoak pasilloan itxaroteko esan digu. Banaka gelara sartu gara eta taldeak egin dira papertxo bat hartuz,kasualitatea Afrika tokatu zaigu.
    Mahaiak kontinenteetan banatuta zeuden, mahai bakoitzean janari kopuru desberdina zegoen. Guk adibidez, Afrikarrak ginelako janari gutxi genuen, Europak janari asko, baita Ipar Amerikak ere eta Asia eta Hego Amerikak tamainan.
    Oso gaizki sentitu gara eta pentsatzen jarri ondoren, afrikarrek pena eman digute.
    Janaria banatu digutenean Europa eta Ipar Amerikak denok ondo sentitu gara.
    Iritsi da gozatzeko ordua, denok bete-bete egin gara merendolarekin, zer ona!
    Bukaeran denak tripa beteta poz pozik bukatu dugu.

    ErantzunEzabatu
  6. HEGO AMERIKA

    Atetik sartu aurretik paper bat hartu eta paperean jartzen zuen kontinentera (taldera) joan behar izan dugu.
    Gela bost kontinenteetan zegoen banatuta, bakoitzak bizi diren janari kopuruarekin.
    Oso gaizki sentitu gara Afrikak oso janari gutxi zuelako, Hego Amerika eta Asia erdizka eta Ipar Amerika eta Europak asko.Europak azalera gutxi.
    Denok berdin jateko banatu egin dugu janaria, baina guretzako bakarrik balio zuen, errealitatean ez baita gertatzen.
    Jaten hasi gara eta oso-oso goxoa zegoen dena.
    Bukaeran denok poz pozik sentitu gara eta oso-oso ondo pasa dugu.

    ErantzunEzabatu
  7. IPAR AMERIKA

    Denok ilaran jarri gara eta irakasleak bitartean gela prestatu du. Prestatu ondoren, guztiok papertxo bat hartu dugu eta bost kontinenteetan banatu gara.
    Janari kopuruarengatik, harrituta gelditu gara; Afrikarrek janari gutxi zuten, Hego Amerika eta Asiak berdina eta Europa eta Ipar Amerikak asko.
    Bost talde zeuden eta hitz egiten egon gara iritziak ematen eta Asiari janaria eman diogu ondoren, Europak guri, eta horrela banatu dugu denok janari kopuru berdinarekin bukatzeko.
    Gero denok jaten hasi gara eta bukaeran denok poz pozik bukatu dugu.

    ErantzunEzabatu